2015/11/27
6.Astea
Aste honetan, Azaroak 26ko greba dela eta, egun bat baino ez dugu klase izan. Grebara joan gara ikasleen eskubideen alde borrokatzeko. Greba, Sarrikon hasten zen goizeko 11etan. IKTn, ostiralean, Gaitasun digitala landu genuen hainbat link interesgarri txertatuz “delicious”-en.
Honetaz aparte, deliciousen txertatutako link horietako bat aukeratu behar izan dugu. Link interesgarri hori aukeratuta izanez gero, dituen edukiak aztertzeko fitxa bat bete dugu.
Azkenik, ezezaguna genuen 2.0-ko aplikazio bat aukeratu dugu honi buruzko informazioa bilatzeko eta erabiltzen jakiteko. Nire kasuan, Fotoflexer aplikazioa aukeratu dut (Argazkiak editatzeko aplikazioa).
2015/11/20
5.Astea
Proiektuarekin hasteko taldeak behin eginda, Talde fitxa bete dugu eta hainbat ariketa egin ditugu proiektuarekin hasteko. Profolio digitala zabaldu dugu “Sites”en. Irakurri dugu egoera bat non ikasleek IKTen erabilera handiago bat eskatzen duten, eta Mindomo programaren bitartez, egoeraren azterketa bat egin dugu. Hainbat hipotesi planteatu ditugu egoera horren aurrean.
Gaitasun digitalaren inguruko bideo bat ikusi dugu non 5 konpetentzia desberdin aipatzen dituen: Konpetentzia inofrmazionala, alfabetizazio anitza, hiritartasun digitala, estrategia kognitiboa eta estrategia teknologikoa.
Azkenik, Oinarrizko gaitasunen eranskina egon gara irakurtzen ( III.eranskina).
2015/11/13
Blogak pixka bat alde batera utzita, word programa dituen
funtzioak erabiltzen ikasi dugu. Lanak egiten ditugun guztietan erraztasunak
izateko eta itzura politagoak izateko. Dituen funtzioak ezagutuz gero, lan egiterakoan
dinamik azkarragoa eramango dugu.
Proiektuaren aurkezpena izan dugu. Taldeak egin, eta ariketa bi
egin ditugu. Talde lanen egoera desberdinak ikusi ditugu eta “los jetas y los
pasotas” testua irakurri dugu gogoeta bat egiteko.
2015/10/30
3.Astea
Aste honetan, blogarekin jarraitu dugu. Bideoak, musika, liburuak
eta beste batzuk , iturri desberdinetatik blogean argitaratzen ikasi dugu.
Linkak testuen barruan txertatzen, pribatasuna editatzen, ordutegiak eta beste
“gadget” batzuk sartzen. Ez da errasa izan erritmoa jarraitzea. Aditasun handia
eta interesa jarri behar izan dugu erritmoa jarraitzeko.
Blog
desberdinak ikusiz, ikasi dugu zein erabilera duen hezkuntza munduan.
2015/10/23
2.AsteaBlogak egiten ikasten egon gara lehenengo saio praktikoan. Egon da azaltzen zer den blog bat eta zein erabilera desberdin izan ditzake. Zein garrantzitsua den erabiltzen dugun gramatika eta Gaia.
Gustuko ditudan gaiak aso dira: Kirola, sukaldaritza,
argazkilaritza, eskulanak, musika…
Azkenean erabaki dudan gaia argazkilaritza izan da.
Blogaren gaia behin erabakita, norbera bere gustora editatzen egon
gara. Duen erabilera ulertu dugu eta klaseko beste blog batzuk ikusi ditugu.
2015/10/16
1.Astea
Astean 2 klase praktiko izaten ditugu. Lehenengo saioan aurkezpen
bat egin zuen irakaslea, non ikasgaiari buruzko informazioa eman zuen. Beste
alde batetik, ikasle fitxa bat egin genuen, zeinetan izen-abizenak, norberaren
argazki bat eta informatika eta hezkuntzan genuen esperientzia azaldu genuen.
Bigarren saioan, IKT ikasgaiari buruzko galdetegi bat egin dugu
hirunaka, eta ordenagailuen atalei buruz egon gara hitz egiten. Hau egin eta
gero, internet-ren erabilera berezi batzuk ikasi ditugu ( Google
akademikoa, alerta, drive … ).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina